XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Saihetsak baizik ez dira gelditzen.

Erintzu 2ko trikuharria

(340 m) - Urruña (35. argazkia).

Oroimenerako bakarrik aipatuko dugu oroitarri hau.

1972an deskribatua izan zen eta handik frango laster harrobigin batzuek desegin zuten.

Hamar bat harlauza zeukan, 2,50 m x 1,20 m x 0,80 m neurriko hilgela bat mugatzen zutelarik, hau Ekialdera norabidetua.

Zortzi metro diametroko tumulu harritsu batez inguratua zen.

Hego Muxugorriganeko trikuharri-harrespila

(270 m) - (Urruña (36. argazkia).

Aurreko oroitarritik Iparralderago, Airelekuko ordokian, Tumulu-harrespil hau, ordokia IEra zeharka iragaiten duen artzainbidearen ezkerraldean kokaturik dago.

Diametroa: hamar bat metrokoa.

Erdian, hiru harlauza ttipik mugatzen dute harrikutxa, hau ere, aspalditik husturik dagoena.

Gure ibilaldiaren lehen zatiko kapitulu hau ez genezake burura, irakurlea Oletako erromatar bidea (37. argazkia) bere luzera osoan egitera gomitatu gabe.

Bide hau Intsola errekako haitzartetik aspaldian iragaiten da eta bidearen zati handi batean ikus daitezke oraino maiz ongi ageri diren harlauzak, seguraski jatorriz erdiarokoak (J.L. Tobie).

Betidaniko larre aldatzea...